“Denborak eztik esistitzen!” Zein erreza den hitz egitea. Nardagarriki erraza. Beranduegi ohartu nahiz denbora ezin daitekeela orri zuri baten amaigabetasunean aurkitu. Beranduegi edo… Beranduegi, esistitzen ez omen zen denboraren bila galdutako denbora guztia errealtzat har badaiteke behintzat. Estrapolazio estrainio bat eman dezake, baina norbere izatearen bila norbere izatea bera galtzearen antzeko zerbait da. Edo ez. Baina beno.
Izate mutilatuak izaki osotan preso, izakia izatetzat hartuz, oharkabean, ezer ulertu gabe baina sinetsiz, izate kasik erailak, ezabatuak, berridatziak, perfektu izatera kondenatutako laranjaz jantzitako izakien gidaritzat.
Dudarik banu gutxienez…
Hemen, munoan jo dugu gaur. Oso jende gutxik esan ahal izango du festak izan gabe ostiral batean munoan jo zutela, jo zuten lekua ia beteta zegoela, eta bertan zen jende guztia lurretik metrot’erdi baino gehiagora sentitzen zela kontzertua entzuten ari zen artean. Gutxi gora behera eskenatokian publikoa eta musikariak biak batera egon zirela esan ahal izango duen pertsona kopuru bera. Bai, nahiko patetikoa. Negutegi batean, lurraren mailan, eskenatoki bati begira jotzea kasu.
Inor ez ei da perfektua… Jajajaja
1 comentarios:
bai...
baño hi, jo genin... ta hoi hor geatukoek.
gure berri izan tzien guztiyan buruan, alzheimerrak edo zahartzaruak, edo iual memoria ustel batek ezabatu artian.
Oier
Publicar un comentario en la entrada