Leihora begiratu, eta gortina itxia baino ezin dezaket ikusi. Gortina alboratuko banu, pertsiana itxia baino ez nuke ikusiko. Pertsiana jasoko banu, etxe zuria eta laranja eta teilatu gorriak ikusiko nituzke, goizeko lehen eguzki izpien argitan. Gautu arte itxaron eta berriro leihora begiratuko banu, gauza bera ikusiko nuke, baina Bilboko iluntasun laranjan murgilduta.
Etsigarria da, leihora behin eta berriz begiratu arren, leihoa sekula ez ikustea.
2 comentarios:
gardentasunez azaldu dek bai...
Leihua ikustia baziok, baño beitzen jakin ber dek... xD.
Ta ez, nik etzakiat.
Publicar un comentario en la entrada