Plastikozko perlatxo beltz bat, zulotxo zeharo biribil batek alderik alde zeharkatua, lepoko luzeegi bateko beste hainbat bolatxo bezalakoxea eta guzti horietako beste edozein bezain berezia, zoriak nire arima autoukazioaren lohi eta zikin artean zerria lokatz artean bezala pozkariatzea beste nahirik gabe gauzaturiko jolas krudelaren ondorioz lurretik jasoa. Plastiko hutsa, sentimendu adierazkaitzen estasiranzko pilaketa gorena, nahimenak arrazoiari ezerezten utzi ezin dizkion oroitzapen guztien nahigabeko piztailea. Poesia. Nukleorik gabeko ingurune beltz gogorra. Plastikozko perlatxo beltz bat, zulotxo erabat biribil batek alderik alde zeharkatua.
martes 1 de julio de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada