Zoriak entzunarazi berri didan kantu bat, kantuak oroitarazi didan garai bat. Orduko logela, langela, sukalde eta jangela zena eta komuna biak batera baino handiagoa den nire logelaren tamainaren aurrean uzkurtuta, musikak baino eragin ezin diezadaken nostalgia estrainio honen erruz.
Askatasutan etengabe kiskaltzen emandako hilabete luze haiek, kezka faltak sortutako kezkafilia hura, nahi nuena nahieran nahibeste egiteko ahalmenaren fruitu zen lasaitasun urduria.
Beti faltan sentituko dudan iragana, iragan hartan faltan sentitzen nuen iragana arbuiatzen, zikloaren betierekotasuna frogatuz.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada