Sentimendu baten amorru garrasia ei den idatzi bat, 165 jokalari euskaldunek sinatua. Beno, euskaldun edo, euskotar behintzat. Beno, euskotar edo, futbolari behintzat. Ze David Lopez eta Fernando Llorente futbolariak dira, ez euskotar ez euskaldun izan ez arren… Noski, hori jakinda uler daiteke sekula deituko ez zaituen selekzio batean jokatzeko baldintza moduan izen aldaketa bat exijitu eta, hurrengo egunean, Espainiako selekzioko kamisetarekin, irribarretsu, zure txikitako ametsetako bat “la roja”-rekin jokatzea dela esanaz telekomunikabide guztietan agertzea.
Askoz sinesgaitzagoa zait Etxeberria, Urzaiz edo Alkizaren bapateko abertzaletasun sutsu hori. Gauetik egunera Euskadi izenaren pean jokatzen uzten ez diena, beren aberriak 7 probintzia eta 21.000 km bai ditu, eta aberri hori hobekien ordezkatzen duen izena Euskal Herria bai da. Beharbada sinesgarriago izango litzaizkidake hitzok bere garaian España jartzen zuen kamiseta gorri batekin jokatu beharrean, “Seleccion del estado iberico multinacional – Iberiar estatu multinazionaleko selekzioa – Selecció de l’estat ibèric multinacional – Seleccion do estado iberico multinacional” izena ageriko lukeen batekin jokatzeko presio egin balute, baina…
Baina ez.
Edo ez jokatzeko mehatxuaren arrazoia ofizialtasuna lortzen lagun diezagukeen zerbait balitz sikiera…
Baina ez.
Betikoa azkenean. Zirkuituaren ibilbideaz eztabaidatzen, autoaren pieza denak oraindik lurrean zehar barreiaturik izanda. Mattinen ezagun kantabriar batek irri artean zioen eran: “Como van a conseguir nada estos vascos, ¡si se pelean entre ellos!”
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentarios:
Llorentek jokau izandik, ta Aranzubiak, ta seguru Ezquerrok e baietz bere Athletic-eko garaietan. Errioxa 8. probintziya dek.
Eniok ados planteatzeken "todo o nada" orrekin, ta beingoz konprometiu ditukela ta ezin ba kontra jarri hi...
Ofizialtasuna urtiak dek eskatzeiela (diaula), baño etziok beaien (gure) esku. Ze izendun kamixeta defenditzen jokatzeien, ordia, bai. Ta aurrea in ber baiau, ezin onartu iaz posible uana aurten danok zekigun zeñen ta ze presiyogatik atzea bota berra. Lerdokeia izangoekela, uskeia, baño aurrea itia dek, milimetrua baek re.
Publicar un comentario en la entrada