Badira honezkero lau bat hilabete lagun batek sincero hitza euskarara nola itzul daitekeen galdetu zidala. “Egiazale” otu zitzaiola zioen, baina ez zegoela oso ziur ea hitz haren benetako esanahia berak eman nahi zion hura ote zen. Uda zen, gaua zen, zonan zen, eta noski, eskuan nuena ez zen prezixamente gaueko lehen ginkasa, eskuan zuena ez zen prezixamente gaueko lehen… ez naiz zer zen oroitzen, baina ziur ez zela lehena. Segundu batzuk pentsakor eman ostean, zera erantzun nion:
-Euskarak ezteka hitzik sincero esateko, baina fijatze bazea hori ezta txarra…
Kontua da hilabeteotan mila buelta eman dizkiedala une hartan horren modu bapatekoan botatako hitz haiei eta orain, oroitzapen hark behar lukeen lekuan, fikziotik zenbat duen esatera ausartzen ez naizen kontakizun bat baino ezin aurki dezakedala. Hainbestetan gogoratu nahi izan dut erantzun hura, berreraiki nahi izan dut eszena, jada ez naizela esan nuena esan nuen moduan gogoratzeko, idazteko gauza. Eta pena da…
Baina azala, fatxada, oskola edo dena delakoa nolakoa izan zen asmatu baino egin ezin dezakedan arren, ederki oroitzen naiz erantzun haren zentzuaz. Horren zait erreala, horren egiazkoa, ez dudala gerora begira errazago gogoratu ahal izateko xedez sortutako hitzen bitartez ideia hori idazteko inolako ez behar ez gogorik.
Zenbait pentsamenduk, zenbait sentimenduk, zenbait errealitatek edo zenbait egiak ez bai dute izen beharrik izan ahal izateko, izena duen guztiak izanik zertan izan ez duen moduan.
jueves 25 de diciembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada