viernes 28 de marzo de 2008

"ubicación"

Zergatik azaltzen da “ubicación” koadrotxoa interneten edozein lekutan erregistratzeko agertzen diren formularioetan? Eta zergatik ez dizute “ubacición” hori aske idazten uzten? Zergatik lotzen da “ubicación” hori lekuan lekuko gobernu deritzen kudeaketa organo batzuen menpeko lur masa osoarekin? “Ubicación” bera al dute Petrogrado eta Vladivostoken? Milanen eta Napolesen? Zarautzen eta Bartzelonan? “Ubicación” ezberdina al dute Irundar eta Hendaiar batek? Zergatik izango zuketen “ubicación” ezberdina elkarrengandik metro batzuetara bizi ziren bi Berlindarrek internet duela 20urte sortu balitz? Zergatik dute orain “ubicación” bera? Eta galdera guztien artean beharbada bitxiena eta erakusgarriena: Zergatik azaltzen da “ubicación” koadrotxoko aukera-gaien artean “Corea del Norte”, bertan internet gobernuak baino ez badu?

Ez dut Kim Jong-il foro bateko erregistroa betetzen imajinatzen…

Beno… Agian bai…