sábado 31 de mayo de 2008
gauR!
miércoles 28 de mayo de 2008
Leihora
Leihora begiratu, eta gortina itxia baino ezin dezaket ikusi. Gortina alboratuko banu, pertsiana itxia baino ez nuke ikusiko. Pertsiana jasoko banu, etxe zuria eta laranja eta teilatu gorriak ikusiko nituzke, goizeko lehen eguzki izpien argitan. Gautu arte itxaron eta berriro leihora begiratuko banu, gauza bera ikusiko nuke, baina Bilboko iluntasun laranjan murgilduta.
Etsigarria da, leihora behin eta berriz begiratu arren, leihoa sekula ez ikustea.
sábado 24 de mayo de 2008
Izate erailak eta munoa
“Denborak eztik esistitzen!” Zein erreza den hitz egitea. Nardagarriki erraza. Beranduegi ohartu nahiz denbora ezin daitekeela orri zuri baten amaigabetasunean aurkitu. Beranduegi edo… Beranduegi, esistitzen ez omen zen denboraren bila galdutako denbora guztia errealtzat har badaiteke behintzat. Estrapolazio estrainio bat eman dezake, baina norbere izatearen bila norbere izatea bera galtzearen antzeko zerbait da. Edo ez. Baina beno.
Izate mutilatuak izaki osotan preso, izakia izatetzat hartuz, oharkabean, ezer ulertu gabe baina sinetsiz, izate kasik erailak, ezabatuak, berridatziak, perfektu izatera kondenatutako laranjaz jantzitako izakien gidaritzat.
Dudarik banu gutxienez…
Hemen, munoan jo dugu gaur. Oso jende gutxik esan ahal izango du festak izan gabe ostiral batean munoan jo zutela, jo zuten lekua ia beteta zegoela, eta bertan zen jende guztia lurretik metrot’erdi baino gehiagora sentitzen zela kontzertua entzuten ari zen artean. Gutxi gora behera eskenatokian publikoa eta musikariak biak batera egon zirela esan ahal izango duen pertsona kopuru bera. Bai, nahiko patetikoa. Negutegi batean, lurraren mailan, eskenatoki bati begira jotzea kasu.
Inor ez ei da perfektua… Jajajaja
miércoles 21 de mayo de 2008
Europa?
Ford ez da santua. Ez da jainkoa. Hemen ezer ez da alferrik gastatzen. Alferrikakoa litzateke Ford jainkotzea. Kaltegarria litzateke. Badakizu, inposaketa ponposo denak eraisteko ohitura hori. Horregatik ez da Ford goratzen. Baina katea ongi disimulatutako absurduraino iritsi da. Ze onak diren, par dieu!
Inork jainkoa sinesten ez duen gizartean jainkoarren! esatean bezala, XX. Mende hasierako fatxada baten atzeko Isozaki atearen eran. Hala funtzionatzen du ekonomiak, eta beraz, munduak.
Adb1: Europako konstituzioa. Kanpaina telekomunikabideetan, zarata gehiegi atera gabe badaezpada ere. “Ez!”. Lisboako tratatua. Eta kitto. Garrantzirik gabeko berri ona telekomunikabideetan. Betikoa: bandera pila bat inguruan dituztela gure bizitzari zuzenean eragingo ez dion zerbaiten sinatzea. Trajedun gizon pila, eta emakumeren bat, denak elkarren ondoan, irrifarrez, argazkien zain.
Adb2: Bologna, neurrira eginiko langileak ekoizteko. Lan gogor egiteko prest daudenak, hartara ohituak, mundua enpresaren ikuspegitik ezagutzen duten giza errobotak. Seriean ekoitzitako langile prestatuak, ez izaki ikasiak, askeak, irekiak. “Ikasi guk nahi duguna, bizi ikasteko, ikasi gero lan egiteko, biziraun gu bizitzeko”. Letrak ez dira errentagarriak. Punto. Fisikoki ez dira goiko munduan bizi, ez gara beheko munduan bizi. Alfak, betak, gammak… Uterotik at, baina gauza bera. Telepantailarik gabe, baina telebistaz. Berriaren eskema: Edozein kanpusetako irudiak, ikasleak karpeta besapean hartuta haratona dabiltzala, off ahots batek Bolognak ekarri nahi dituen onurak azaltzen dituen artean. Maisu bat, bere bulegoko mahai atzean eserita, ondo jantzia, Bolognaren onurak goraipatzen. Kanpuseko irudi gehiago, baina kartelez jositako kafetegikoak, off ahots batek “baina plan berri honek kritikak ere sortu ditu” dioen bitartean. Aurreiritzi sozialek desakreditatutako kolektibo jakin batzuetako jendea, neurri berriaren aurka hitz egiten, kafetegian bertan. “Gehiago ikasi beharko da jejeje” eta halako komentarioak bildu, eta gehienez ere bere erantzuna ongi arrazoitzen duen bat emititu, beste denak artzain horren artalde bezala ulertuak izan daitezen.
Ongizate estatu demokratiko baten atzean ezkutatzen den kapitalaren diktadura lotsagabeki disimulatu baten moduan. Betidanik Europako potentzien artean eman diren gerrei lehen aldiz gerra zibil noiz deituko dieten zain...
lunes 19 de mayo de 2008
Haizea, ura eta hotza.
Banoa noanean, Arno izan daitekeen ibai honi begira, ibilian ibiliz. Euriak ez dit ibai ertzeko petrilean eserita dagoen bikote gaztearen elkarrizketa entzuten uzten. Berdin du, baina ez dit berdin. Iparraldeko haize hotza ibaiaren beste ertzeko zuhaitzei oraindik gelditzen zaizkien hosto hilak euren sorleku diren adarretatik erauzten ari da, elkarrekin vals bizi bezain eder bezain motz bat dantzatu ostean, zuloz beteriko asfalto zaharreko putzuren batean hondora daitezen utziz. Ez du nahita egiten. Ez. Haizeak ez du sentimendurik, ez du bizitzarik, ez du zentzurik, ez du ez arrazoirik ez arrazoi beharrik… Eta berdin da, baina ez dit berdin. Ze, ba al da arrazoia zer den argitzeko gai denik? Argia zer den arrazoitzeko gai denik? Betiko ergelkeria bera. Egiarik badenentz pentsatzen, orri zuria pairatzen, baden gezur bat hautatu eta egia bihurtu ordez. Ez dakit euria benetakoa izango ote den, bikote hori benetakoa ote den, baina hala sentitzen ditut, hala zaizkit, eta hala dira beraz. Gasolinaz zikindutako bide ertzeko putzu batean itotako hosto gorpu bat zapaldu dut nahi gabe. Berdin da, eta berdin dit. Horrelakoa da bizitza, edo hala kontatu didate behintzat. Zein erraza, ez, erosoa den ispilu izatea, euripean, baina aterkipean, Arno izan daitekeen ibai honi begira, ibilian zabiltzanean…
jueves 15 de mayo de 2008
Hezkutuko anakronismo selektiboa edo...
Anakronismo absolutua: Francoren diktaduran ulergarri zatekeen lege antidemokratiko batek legez kanpo utzitako alderdi politiko bat, aspaldi desagertua behar lukeen talde armatu batek aspaldi alde eginda behar lukeen polizia atzerritarraren kuartel bat leherrarazi izana gaitzetsi ezinda, Sagasta eta Canovasen garaikoa dirudien bipartidismo lotsagarri hau bultzatzen duten bi alderdiek gertaerari ahal den zuku elektoralik handiena ateratzen dioten artean.
Baina lasai, badakizu hemen dena politizatzeko ohitura jasangaitz hori dugula. Piztu telebista beraz, hautatu estatu mailako edozein kate, eta ikusi nola inolako aitzakiarik gabeko burugabe talde bat, gauaren iluntasunean babestuta, umez betetako langile etxe bat behera botatzen saiatu den. Ikusi nola guardia zibila, Euskadiko biztanleon arteko elkarbizitza baketsua bermatzera etorria, terrorista koldar horien biktima izan den behin eta berriz. Guztia, inolako politizaziorik gabe eta modu erabat objektiboan kontatzen ari zaizkizula jakiteak baino eman ez diezazukeen bermearekin, euren orriak balizko tortura kasuz edo beraiek asmatutako “salbuespen egoera” horren erakusgarri ei diren atxiloketez betetzen dituzten panfleto filoterrorista horien informazio faltsuak sor diezazkizun duda arriskutsuengandik salbu.
Zein erraza den oraina iragan izan arren, jendeari etorkizunean bizi dela sinisteraztea, iragana orainaren aurreko kapitulua baino ez dela ulertaraztea, ideiak eta ekintzak, patila edo galtza kanpanen eran, modaz pasata daudela ikustaraztea, eta 68a duela 40 urte amaitu zela "egiaztatzea"...
martes 13 de mayo de 2008
zertan gabiltzan
gero lehen gero lehen
lehen gero lehen gero
gero lehen gero lehen
lehen gero lehen gero
gero lehen gero lehen
lehen gero lehen gero
gero lehen gero lehen
ginena izango garelako, ahazten badugu garena
lunes 12 de mayo de 2008
ai-zuuu
utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidan lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidan lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidan lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidan lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidan lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidazu lo egiten utzidan lo egiten
txarra da resakakin astira jutia
domingo 11 de mayo de 2008
Belar urdina
Zaldiak ez du muskulurik ere mugitzen. Zaldiari ez zaio muskulurik ere mugitzen. Zutik, geldirik, harrizkoa bailitzan. Harrizkotzat jo nezake, hezur-haragizkoa dela ikusiko ez banu. Leun du larrua. Marroia da.
Mekauen dio... Alde la ostia!
Zaldiak hankapean duen belarra jasotzen uzten ez diolako dihardu biraoka putakume horrek. Belar horia. Eta urdina. Baina zaldia ez da mugitzen. Zaldiari ez zaio ezer mugitzen. Zaldia... Bultzaka hasi zaio putakume hori, eskuin beso okertua zaldiaren kontra jarri eta gorputz osoaz indar eginez. Eskuin sorbaldaz. Alferrik.
Joder... Mekauen la puta!
Umeek erabiltzen dituzten ur pistola horietako bat atera du galtzen atzeko poltsikoetako batetik. Pistola txiki bat, plastiko hori erdi gardenezkoa, gatiloa eta kanoiaren punta arroxak eta ez gardenak badira ere. Ur gardenez lepo.
Oain flipau ingoek...